XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez Frantziaren menpeko, ez Frantziaren bazterreko

Lezio ikasi gaitzak Guk gure ardurak hartu ditugu zioen FLNCk arestian, bere azken komunikatuan; Estatuak hartu beharko ditu bereak orain.

Joxe-k bere borondate ona erakutsi behar du.

Bestela, Fronteak berrekin liezaioke ekintza armatuari, eta Parisek, bistan denez, ez du pasatako urtea terreno politikoa irabazteko aski ongi aprobetxatu.

Gogoratzea dauka, Mitterrandek, 1981ean boterera iritsi zeneko beste tregua hura, urtebete gabe, 1982ko otsailez hautsi zena - 800 atentatu, urte bakar hartan.

1983-1984ko errepresio boladaz ezer gutxi lortu zuena ere gogora dezake gobernuak.

Beste horrenbeste 1986koaz: besteak beste MCA, Muvimentu corsu per l`autodeterminazione (UPCren hauteskunde aliatuak, Unita naziunalista koalizioan) debekatu zutelarik orduan.

Eta 1987ko ekainez Charles Pasqua barne ministraria irlara ailegatu zenean emaniko ahotsek ere (errepresio gehiago aginduz, populazioak poliziarekin kolabora zezan, nazionalismoaren aurka mobiliza zedin galdeginez) oihartzun pattala izan zuten oso.

FLNCren azken atentatu bortitza 1988ko martxoan izan zen: jendarme baten hiltzea, Ajaccio-ko koartel batean.

Gero, tregua, eta gauzak on-bideratzen ari zirela sintoma batzuk: peuple corsearen ezagupen ofiziala, urriko Korsikar Asanbladaren erabakia bertako hizkuntza irakaskuntza maila guztietan erakutsi zedin, preso batzuren askatzea halaber... Kanak-gisako akordio baterantz?, espekulatzen zen.

Oraintsu arte, gauzak atzera berotu bait dira.

Erregio bat, eta kito Korsikaren arazo nagusia ia erabateko menpekotasuna da.

Kontsumitzen dituen jakien %95a kontinentetik dator.

Nekazaritza lur-jota dago, egoki datorrelarik esana.

Arrainetan ere, irlako kontsumoaren %30a bakarrik harrapatzen dute bertako barkuek.

Ez dago industriarik.

Sektore terziarioa, berriz, hipertrofiatuta dago: 12.000 funtzionari dago, 247.000ko populazio batean.

Merkataritza eta turismoa ere bai, batez ere turismoa, eta luxozkoa aukeran (politique du tout-tourisme).

Bertako burgesiaren hautua ere izan da berorri, epe motxeko etekinari begira.

Langabezia Frantziako bataz bestekoa baino altuagoa da, eta gainera ez da eten egundaino gazteen kontinenterako migraketa.

Industria-aurreko arotik industria-ondokorako pasabide arriskugarriaz hitzegiten du Politis-ek - bi horien artean, diote, etsipena dagoelako, nazionalismoa elikatuko lukeena.

Beste kazetari batek, Le nouvel observateur-eko Jean Daniel editorialistak, Mitterranden oposizioan zegoeneko hitzak gogoratzen ditu: Zentralismoak frantses batasunaren alde egin duen guztia, batasun hori apurtu dadin galerazteagatik egingo du deszentralizazioak orain Erregionalismoan gustora dira frantsesak.

Korsika korsikarrentzat bezalako formulen higuina.

Nire ustez jarraitzen du Danielek Korsikaren lehena Frantziaren geroaz integra daiteke, horrela herri baten indar biziak eskaintzen zaizkien etorkizunezko aukeren aurrean ezarriz.

Orain, nonahi botere erregionalak daudela, korsikarrek ezin dute estatutu partikularrik eduki.

Metropolitik, eman, ez da gehiagorik egongo.

Problema globalak, irtenbide globalak Munduko arazo globalen aurrean, iniziatiba harturik dabiltza aspaldi sobietarrak.

Sekuritate sistema baten eraikitzeaz eta diplomaziaren batailez ari naiz partikularzki.

Anartean, mendebaldea geldiro ari da, audazia falta nabarmenaz.

Europarrek, kasu, susmati begiratzen dute lehen altzairuzko teloia zenaz bestaldera, ez bakarrik desarmeari buruz, baizik eta ekialdeak daraman garapen teknologikoaz ere - Europako bertako batze prozesuan lez ari dira horretan, sobera zuhurki ikusi batera.

Estatu Batuak, berenetik, Asia eta Europako lehiakideen aurrean, beldur antzera ari bide dira orain, politika industrial koherente baten faltaz atzera edo ez nahi bezain aurrera geldituko ote diren aurki.

Alderdi guztietan: ekonomian, politikan, kulturan, eta bai ekologia eta populazioaren gorakadari buruz, munduko arazoak bat direla badago, geroz eta gehiago kontzientzia.

Denon artean konpondu beharra.

Ordea, erantzunak ematerakoan orohar antzematen da audazia falta hori.

Nazio Batuen Erakundean eta beste horrelakoetan, gutxik pagatzen dute presupostu gehienez eta haiek eragozten dute edozein aldaketa erradikala.

Nazioarteko paper eta legediak zahar gertatzen dira urteen joan-etorrian, baina horiei esku sartzea ere inor gutxiri komeni.

Munduko forumak nekez dira hedatzen, dibertsifikatzen - zeresanik ez Hegoa-Hegoa harremanetan, hirugarren munduko herriek beren garapenerako lehentasuna luketena, Iparrarekiko menpekotasunak galerazia tamalez.

Munduko ekonomiaren nondik-norako nagusiak aldian aldian biltzen diren Zazpi handiek erabakitzen dituzte.

Joera berriz, tontor horiek ekialdera (SESB eta Txina, gutxienez) zein hegoaldera (India eta Brasil, adibidez) zabaltzekoa izan beharko luke, genioen arazoen globaltasunak hala eskatuta.